Lopez Peñaren hilotzaren harrera familiak antolatu zutela ohartarazi dute haren senideek

2013ko apirilaren 15a
12:20
Entzun

Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren hilotzari harrera egiteko ekitaldia antolatu izana egotzita, Iker Rodrigo Sortuko Bizkaiko koordinatzaileordea atxilotu du gaur Guardia Zibilak. Lopez Peñaren familiak, ordea, jakinarazi du hari azken agurra emateko ekitaldiak "pribatuak" izan zirela eta senide eta lagunek antolatu zituztela.

"Asmo bakarra zen Xabierri harrera egin eta agurtzea,senide, lagun eta gertukoen errespetutik", azaldu du familiak: "Ez Sortuk eta ez beste erakunderen batek ez du zerikusirik izan Xabierren hileta zibilaren antolakuntzan".

Rodrigok ardurarik ez duela defendatu, eta hura aske uzteko eskatu diote Lopez Peñaren senideek Espainiako Auzitegi Nazionalari. Gainera, pertsona batzuek "Gora ETA" oihukatu izana soilik pertsona horien ardura dela defendatu du sendiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.