AUZITEGIAK

Lopez Peñaren aldeko pankartak jarri izana ukatu du Garcia Castellek

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute Xabier Garcia Castell. Zigor eskariari eutsi dio fiskalak.

Lopez Peñaren aldeko manifestazioa, hura Parisko erietxe batean hil ostean, 2013ko martxoan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 22a
14:08
Entzun

Fiskalak urte eta erdiko zigorra eskatu du Garcia Castellentzat. Haren ustez, 2013ko martxoaren 31n —Xabier Lopez Peña euskal presoa hil eta biharamunera— Iruñeko hainbat lekutan jarri zituen pankartak Garcia Castellek, identifikatu gabeko beste hiru lagunekin batera.

Zehazki, Daniel Campos fiskalak egotzi dio bost pankarta jartzea, Xabier, gudari, agur eta ohore mezuarekin. "Terrorismoari gorazarre" egin ziolakoan epaitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.