Azken egunetako gertakarien inguruko balorazioa egiteko, agerraldia egin du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Esan duenez, PPk sinetsi behar du ETA "garaitua" izan dela "haren helburuak onartu gabe", eta ohartarazi dio: "Azken egunetan agerian geratu da politikak, gaizki jardutean, arazoak sortzen dituela".
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari ere zuzendu zaio. Lopezek uste du "egiazko elkarbizitza politika" baten buru izan behar duela Urkulluk, eta EAJk "beldurra galdu" behar diola "Batasunari aurre egiteari". Horrez gain, nabarmendu du "euskal bidea akordioarena eta ezberdinen artean elkar ulertzearena" dela.
Presoen inguruan, Lopezek esan du "Sorturen arazoa" direla; "ez ditzala erantzukizunak banatu".