«Euskadin bakea eta bizikidetza egonkortzeko proposamen irekiak» egingo ditu Patxi Lopez lehendakariak ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean. Bakerako ekimenen berri emango du lehendakariak osoko bilkuran, eta Lehendakaritzako iturriek aurreratu dute haren helburua akordioa lortzea dela, «indarkeriaren zikloa behin betiko ixteko».
Taldeen adostasuna bi norabidetan lortu nahi du lehendakariak: batetik, iazko irailean aurkeztu zuen dekalogoari «behin betiko bultzada» emateko, eta, bestetik, indarkeriaren aroari amaiera emateko.Iturri horien arabera, lehengo otsailean Espainiako Kongresuan onartutako hitzarmena EAEn «agortuta» dagoela uste lehendakariak, eta, horregatik, «beste formula eta foro batzuk» sortzea proposatuko die legebiltzartaldeei.
Lehendakaritzaren arabera, osteguneko agerraldiaren bidez Lopezek «gehiago zehaztuko» du bakerako duen bide orria, eta taldeek baketzearen inguruan dituzten desadostasunak konpontzeko, akordioa lortzen saiatuko da.
Adostasunik gabe
Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidentea, baina, «eszeptikoa» da Lopezen asmoen inguruan, baina espero duoraingo honetan «asmatzea». Ortuzarrek uste du orain arte lehendakaria«atzeratuta» ibili dela bake bidean,ez dela «ausarta» izan eta ez duela zegokion lidergorik hartu.Gainera, PPrekin duen itunak «jarduteko aukerak murriztu» dizkiola uste du EAJkoak.
MikelArana EzkerAnitzako koordinatzaile nagusiak salatu du lehendakaria ez dela taldeekin harremanetan jarriakordiorik lortzeko,eta eskatu dioalderdi guztien arteko «gutxieneko akordioa» lortzen saiatzeko bakea sendotu dadin. «Horrela egiten ez badu, beste aukera bat galduko da, eta Jaurlaritza bakarrik dagoela agerian geratuko da». Gaiaren «garrantzia» kontuan hartuta, pleno monografikoa egiteko eta ebazpenak bozkatzeko eskatu du Aranak.
Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiaren ustez, bestalde, bakea «elkarrekin» sendotu beharra dago, inork «protagonismorik» izan gabe. «Euskadin askatasuna eta bizikidetza sendotu nahi badira, alderdi politiko guztien arteko elkarlanabehar da, inolako bazterketarik gabe».
Lopezek bakerako «proposamen irekiak» egingo ditu
Adostasuna lortzen saiatzeko eskatu diote lehendakariari EAJk, Ezker Anitzak eta PPk, bake bidean aurreratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu