pse-pp itunaren haustura

Lopezek berretsi du hauteskundeak aurreratzeak "egonkortasunik eza" eragingo lukeela

Gaur goizean Legebiltzarreko saioan azpimarratu du "gizartearen urgentziazko beharrei" erantzuna emateko ahaleginetan ari dela Jaurlaritza.

2012ko maiatzaren 18a
18:41
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan berretsi du Jaurlaritzak "sendo" jarraitu behar duela, eta hauteskundeak aurreratzeak "egonkortasunik eza" eragingo lukeela uste du.

PSE-EEri erantzunez, Lopezek gezurtatu egin du legealdia "etsi-etsian" agortzen saiatzen ari dela, eta Espainiako Gobernuari "oposizioa" egiten ari zaiola ukatu du.

Jaurlaritza "gizartearen urgentziazko beharrei" erantzuna emateko lanetan ari dela azaldu du Lopezek, eta autogobernua "defendatzeko" proiektuak ez geldiarazteko deia egin du.

Lopezek hilaren 8an egindako agerraldian ez zuen amaitutzat eman legealdia, baina ez zuen argitu osorik beteko duen.

Saio berean, Aralarrek "arduragabe" aritzea leporatu dio Lopezi, hauteskundeak deitu ordez "erakundeak propaganda egiteko aprobetxatu" egiten dituela iritzita.

Dani Maeztu legebiltzarkidea hala mintzatu da: "Bi aukera dituzu: lurralde honen gizartearen gehiengoa ordezkatzen duen Legebiltzar honetako geometriarekin jokoan aritu zaitezke; edo berehala hauteskundeak deitu ditzakezu, gehiengo berriei atea irekitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.