konponbideari begira

Lopezek dio bakerako foroa sortzeko negoziazioak ez daudela "horren trabatuta"

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du foroa ez dela ezker abertzalearentzat, "euskal gizartearen bizikidetzarentzat" baizik. Lopezek onartu du PSE-EE "Batasunaren munduarekin harremanetan" egon dela.

2012ko martxoaren 12a
14:41
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak uste du bakerako foro bat sortzea posible dela, baina nabarmendu du ezker abertzaleak "bere protagonismorako" erabili nahi badu, haren parte hartzearen aurka agertuko dela. 

"Foroa ez da ezker abertzalearen agendarako, ez protagonismorako ezta ideologiarako ere; euskal gizartearen bizikidetzarako da", esan du Lopezek. Foroan legezkoak diren talde eta elkarteek parte hartu ahal izango dutela gaineratu du. 

Lopezen ustetan, negoziazioa ez dago "horren trabatuta", "UPD eta EA ez beste gainerako taldeak" alde baitaude. 

Horrekin batera, onartu du PSE-EE "Batasunaren munduarekin harremanetan" izan dela, Radio Euskadin goizean emandako elkarrizketa batean. "Batasunak pausoak eman behar ditu, baina argi izan behar du garai berri bat dugula Euskadin", esan du.

Foroa sortzearen inguruan esan du "denek porrota" aipatzen dutela, baina hori ez dela horrela. Alderdi guztiak ados jartzearen alde agertu da, eta nabarmendu du Aralarren "bi zati" egon arren, Legebiltzarrean dagoen taldeak "argi" dituela "ponentzia eta edukia".

 

 

   

  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.