POlitika

Lopezek dio bere alderdia ez dela mahaian eseriko "indarkeria gaitzesten ez duten taldeekin"

PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek esan duenez "oraingo balditzetan PSE-EE ezingo litzateke Batasunaren mahai berean eseri". Mahaian esertzeko, "indarkeria desagertzea" eta "esertzen diren guztiek indarkeria gaitzestea" ezinbestekoak izango direla azaldu du. EAEko legegintzaldi honetan "elkarrizketa politikorako aukerak" bilatzen buru belarri arituko direla iragarri du.

2005eko abuztuaren 25a
16:08
Entzun
Lopezen iritzian berak "indarkeria gaitzestea" ezinbestekoa dela esatea ez da baldintzak jartzea. Bere iritzian hori "oinarrizko printzipioa da". Irailean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin biltzekotan dela esan du Lopezek, eta harekin hitz egingo duela "alderdien mahaiaz eta hitz egin beharreko guztiaz", baina, argi utzi nahi izan du, bere iritzian elkarrizketak "oinarrizko printzipioak" bete behar dituela. Bere iritzian "guztiek" egingo dituzte ahaleginak irailetik aurrera elkarrizketa abiatzeko.

EAJri esan dio, ez dutela onartuko haiek Madrilen Euskal Herriaren inguruko erabakirik inorekin adosterik. PPren eta EAJren "eskema zaharkiturik" ez dutela jarraituko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.