Lopezek dio erreskatea ez dela "albiste ona" eta "erantzukizunak aztertzeko" eskatu du

Espainiako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Jaurlaritzako lehendakaria.

2012ko ekainaren 11
17:08
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur adierazi du Espainiako finantza erakundeentzako erreskatea ez dela "albiste ona", eta egoera "zail" honen aurrean Espainiako Gobernuarekin "elkarlanean" aritzeko prest agertu da. Horrekin batera, "erantzukizunak aztertzeko" eta finantza erakundeei emandako "laguntzak gardenak" izan daitezen eskatu du.

Barakaldon (Bizkaia) izan da goizean Lopez, Gurutzetako ospitaleko Neurozirugia eta Raquis Medularrerako bloke kirurgikoaren inaugurazioan.

Espainiak laguntza eskatzeak "mugatuago, baldintzatuago eta kontrolatuago" egotea ekarriko duela uste du Lopezek, eta ohartarazi du zor publikoa hazi egingo dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.