Lopezek dio «etsigarriak» direla EAJren proposamenak

Patxi Lopez. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
«Etsigarritzat» jo ditu Patxi Lopezek krisialdi ekonomikoari aurre egiteko EAJk aurkeztu dituen proposamenak. «Lau urteko atzerapenarekin datoz, eta egin duen ekarpenik garrantzitsuena Senatua kentzekoa da». Komunikabideetara igorritako ohar batean, Lopezek gogora ekarri du elkarlanerako eta batasunerako deia egin duela autogobernua defendatzeko, eta salatu du jeltzaleen aldetik ez duela erantzunik jaso. «Beste behin EAJk erakutsi du beste ezeren gainetik bere interesak baino ez dituela defendatzen», esan du Lopezek. PSE-EEkoidazkari nagusiak adierazi duenez,EAJk «ezezkoekin» erantzun die azken lau urteetan Eusko Jaurlaritzak proposatu dituen neurriei, eta uste du aurrerantzean ere hala jarraitu nahi duela. Zerga sistemaren arloan PPrekin bat egitea leporatu dio Lopezek EAJri, eta BEZaren aldaketaren gainean EAJkeginiko proposamena kritikatu du. «Urkulluk erantzun behar du zergatik ez duen euskal fiskalitate bat nahi, eta zergatik uzten dituen diru sarrerak gobernu zentralak erabaki duen BEZaren menpe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.