Ezinbestekoa da Lopezen iritziz "ETAk armak behin betiko uzteko egiazko borondatea" erakustea. Ondoren eman ahal izango ditu Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatzeko urratsak, "bake bidean lagungarri izateko".
Hala ere, nabarmendu du, lehenik eta behin ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketa burutu behar dela. Elkarrizketa horietan ikusi beharko du Espainiako Gobernuak ETAk armak uzteko borondatea duela.
Elkarrizketa horiek, baina, oraindik ez direla hasi uste du Lopezek: "Elkarrizketarik ez dagoela dirudi, izan ere [Alfredo Perez Rubalcaba Barne] ministroak Diputatuen Kongresuan egin behar zuen agerraldia atzeratzen duela iragarri zuen atzo, informazioa ematera informazioa dagoenean joan behar delako". PSE-EEk "kontaktu horiek gauzatzea espero du" Lopezen hitzetan.
Politika
Lopezek dio presoen hurbilketa ETAk armak uzteko agertzen duen borondatearen mende dagoela
ETAk "armak uzteko behin betiko borondatea" agertuko balu Espainiako Gobernua euskal presoak euskal herriratzeko prest egongo litzatekeela esan du gaur Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Lopezen arabera, "Gobernua presoak hurbiltzeko espetxe politika bat gauzatzeko prest azaldu da, ETArekin egiten den elkarrizketa horretan armak uzteko prest agertzen bada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu