Patxi Lopezek gaur jakinarazi duenez aurki Mariano Raxoi datorren Espainiako presidentearekin bilduko da eta espetxe politika aldatzeko eskatuko dio. Lopezek esan du "terrorismoaren ziklo luzea lurperatzeko" moduaz ariko dira, eta Raxoirekin "sintonia erabatekoa" espero du.
Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran egin du iragarpena Lopezek.
'Protokolozko' bilera da Basagotiren ustez
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi du Lopezek "protokolozko" bilera mantenduko duela Raxoiekin, "hauteskundeetan izandako emaitzengatik zoriontzeko" eta "hitzegiteko". Gaineratu du espetxe politika aldatzeko eskaera "entzungo" dela, baina "aldaketa lortu nahi duenak eragindako oinazea onartu beharko duela". Hala, ezker abertzaleak "barkamena" eskatu beharko duela adierazi du, "gizartean ETAk egindakoa ez dagoela gaizki edo zerbaitetarako balio izan dueneko ideia geldituko balitz, hurrengo urteetan indarkeria berriro erabili nahiko duten talde terroristak sortuko direlako".