Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Lopezek lehendakari jarraituko duela erantzun dio Pastorrek EAJri

Azaldu du Lopez ez dela hautagai gisa aurkeztuko, zenbaitek PSOEren zuzendaritza hartzeko eskatu arren

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak jakinarazi duenez, PSOEko zenbaitek Espainako alderdiko idazkari nagusi izateko eskatu diote Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEko idazkari nagusiari. Kargurako hautagaitza aurkez dezala proposatu diote. Lopezek, ordea, ez du halakorik egingo, Pastorrek argitu duenez. «Haren jardun bakarra lehendakari izatea eta legegintzaldia amaitzea da», azaldu du alderdiko bozeramaileak, eta eztabaida amaitutzat eman nahi duela adierazi.

EAJren «obsesioa»

EAJri ere mintzatu zaio Pastor, Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu ditzala egiten ari den eskaera etengabeak ikusirik, arduraz jokatzeko eskatu dio EAJri. Pastorren ustez, «arduragabea» da EAJ izaten ari den jarrera, eta «egungo krisi ekonomikoan ulertzen zaila den obsesio bat erakusten du».

Lehendakaritza eskuratzeko «obsesioa» alboratu dezala eskatu dio, hortaz, PSE-EEkoak EAJri: «Egin beharko lukeena zer da, Euskadi aurrera ateratzeko pixka bat laguntzea».

Alderdi Sozialistak krisiari egotzi dio bozetan hain emaitza txarrak jaso izana, eta krisiaren kudeaketan PSOEk izan duen «irudi txarrari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.