Igandean Público egunkarian argitaratutako elkarrizketaren pasarte batzuk:
•
•Estatutuak. «Sorturen estatutuak eztabaidaezinak dira, eta erakusten dute mundu hori bide onean doala demokraziarantz, eta lehen aldiz badirudi ezker abertzalea dela erabakiak hartzen ari dena; iniziatiba hartu du eta ez dio ETAk inposatzen».
•Inpugnazioak. «Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Auzitegi Gorenari eramandako informazioan oinarri erlatiboa duten gauzak ikusi ditut. Sorturen estatutuen aurkezpenean lehenago Batasunan egon zen norbait egoteak ez du zertan ezer esan nahi. Hain zuzen, benetan garrantzitsuena dena da eurak direla iraganarekin hausten dutenak».
•Sorturen errefusa. «Lehen aldia da ezker abertzaleak kale borroka ekintzak edo balizko atentatuak modu irekian errefusatu dituela, eta lehen aldia da taktika hori elektorala ez dela esaten dutena, baizik eta hausnarketa baten ondorio dela eta bakeak ez duela prezio politikorik».
Lopezen esanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu