politika

Lopezen Europako lehen bilera

Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin bildu da Jaurlaritzako lehendakaria eta euskal ontziek Indiako Ozeanoan bizi duten egoera izan dute hizpide.

2009ko urriaren 5a
18:55
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin bildu da gaur, Europa Batasuneko erakundeetara egin duen lehen bileran. Batez ere Somaliako uretan piraten erasoei aurre egiteko "Europako Batasunean politika bateratua" abian jartzeko eskatu dio, besteak beste. Izan ere, euskal ontzi bat -Bermeoko (Bizkaia) Alakrana atunontzia- Somaliako uretan piratek bahituta izateak Europatik Indiako Ozeanoan hartu beharreko segurtasun neurrien inguruko auzia berriro ireki du.

Horrez gain, Barrosok "zoriondu" egin du Lopez "terrorismoari zilegitasuna kentzeko" egin duen lanagatik.

Arratsaldean Joaquin Almunia Ekonomia Gaietarako Europako komisarioarekin elkartu da Jaurlaritzako lehendakaria, eta Europako erregio eta hirien topaketan ere parte hartu du, aurrenekoz. Azken batzar horretan, krisiari aurre egiteko "etorkizunera begiratu" eta "eredu ekonomiko berriak" bultzatu behar direla adierazi du Jaurlaritzako lehendakariak. Barne Produktu Gordinari dagokionez, "Euskadik biztanleko 39,5ko BPGa du, Europako Batasuneko bataz bestekoa baino altuagoa", nabarmendu du.

Maiatzean hartu zuen kargua Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.