'Cabieces auzia'

Lopezen irakasgairik ez duela onartuko esan du Cabiecesek

Mikel Cabiecesek El Correo egunkarian erantzun die lehendakari ohiaren adierazpenei; Lopezek esan zuen ez zela "onargarria" Cabiecesek hilero Kutxabanketik jaso zuen dirua. 

Mikel Cabieces, Justicia Jauregitik irteten. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 24a
10:15
Entzun

Gogor mintzatu da Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari eta PSE-EEko kide ohia Patxi Lopezen kontra. El Correo egunkarira bidalitako ohar batean esan du ez duela onartuko berak baino diru sarrera gehiago dituen norbaiten irakaspenik: "Ezta ere nik bezala iraganean eginiko lana eta dedikazioa egiazta ezin dezakeen inoren irakaspenik". 

Lopezek igandean egin zituen adierazpenei erantzun die Cabiecesek; Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak esan baitzuen ez zela "onargarria" hilero Kutxabanketik Cabiecesek jaso zuen dirua.

Espainiako gobernu ordezkari ohiaren iritziz, gaia ezagutu gabe eginiko adierazpenak dira Lopezenak, eta, gainera, kritikatu egin du haren familian jazo ziren antzeko beste zenbait auzitan isilik gelditu izana —Melchor Gil haren ezkon-anaiak ustezko zerga iruzur batekin izan zuen afera—. 

Cabiecesek bere errugabetasuna aldarrikatu du ohar berean. Egin zuen "bekatu bakarra" autonomo gisa Kutxabankentzat abokatu lana egitea izan dela adierazi du.

Bihar, Kutxabanken bilera 

Bihar erabakiko du Kutxabanken administrazio kontseiluak Cabiecesen kontra irekitako auzibidean salatzaile gisa azaldu edo ez. Ezohiko bilera batean hartuko dute erabakia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.