Politika

Lopezen Jaurlaritzak "terrorismoaren aurkako politika argiagoa" ezarri duela diote AEBek

Washingtonek plazaratu berri du 2009ari dagokion Terrorismoari buruzko Herrialdekako Txostena, eta Jaurlaritza berriaren jarduna loriatzeaz gain, oro har, Espainia eta Frantzia ETAren aurka irmo ari direla azpimarratu du.

2010eko abuztuaren 6a
10:25
Entzun
AEBetako Estatu Departamenduak urtero egiten du Terrorismoari buruzko Herrialdekako Txostena, hau da, mundua osotasunean hartu, eta beren ikuspegitik herrialdez herrialde "terrorismoak" sortzen dituen arriskuen eta haiei aurre egiteko erabiltzen diren baliabideen neurketa. 2009ari dagokiona plazaratu berri du, eta agiri horretan Euskal Herriko gatazkari etaETAri buruzko aipamenek leku berezia dute Espainiari zein Frantziari dagozkien ataletan.

Hain zuzen ere, ETAren aurka bi estatuak gero eta elkarlan estuagoan ari direla nabarmentzen eta goraipatzen da. Frantziako atalean, 2009an gertatutako ustezko etakideen atxiloketak azpimarratu ditu AEBetako Estatu Departamenduak.Espainiari dagokion atalean ere, Frantziarekin elkarlanean ari dela azpimarratzen da, ETAren 2009ko atentatuak zerrendatzen dira, ustezko etakide eta ezker abertzaleko kideen atxiloketen berri ematen (multzo berean sartzen dituzte guztiak), eta, bereziki adierazten da Eusko Jaurlaritzan gobernu aldaketa gertatu dela, eta "Espainian orain 30 bat urte demokrazia berrezarri zenetik lehen aldiz nazionalista ez den gobernu bat" dagoela. Ildo horretatik, PSE-EEko Patxi Lopezen gobernuak "ETAri aurre egiteko terrorismoaren aurkako politika argiagoa ezarri" duela dio AEBetako Estatu Departamenduak.

Horrez gain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Batasunaren legez kanporatzea babestu duela ere azpimarratzen da txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.