POLITIKA

Lopezen ustez, independentziaren gaia saihesteak "estatu komunaren aldekoak ahultzen" ditu

Argumentu, ideia eta datu errealak erabilita independentismoaz hitz egin behar dela nabarmendu du.

2013ko urtarrilaren 11
16:24
Entzun

Lehendakari ohi eta PSE-EEko egungo idazkari nagusiak adierazi du ideia: argumentu eta benetako datuekin aurre egin behar zaiola independentismoari, isilduta egin beharrean. Independentismoaren gaia ez hitz eginda saihesteak "estatu komunaren aldekoak ahultzen" dituelakoan dago Lopez.

El País kazetan Empecemos por la claridad izenpean argitaratu duen iritzi artikuluan azaldu du euskal zein katalan abertzaleek idenpentziaren aldeko ametsak praktikara eramateko erabakia hartu dutela.

Lopezek azaldu du euskal eta katalan independentistek demokraziaren hasieran erabilitako "anbiguotasunarekin" hautsi dutela. Herrialde Katalanetako nazionalismoaren igoeran Lopez gehien arduratzen duena ez da “indenpendentzia nahia”, Espainiatik bereizteak eragiten dien “hutsalkeria” baizik. "Euskadi eta Katalunia integratzeko bideak badaude", adierazi du, eta "suari gasolina gehiago ez botatzeko" eskatu du.

"Ibarretxeren EAJrekin Euskadin bizi izandakoak erakutsi zigun burua den alderdiak gizartearen interesak haien interes partikularrekin nahasten baditu eta parlamentuko agintaritza misio historikoan transformatzen badu zaila dela irtenbide transakzionala lortzea". Horrez gain, Ibarretxe Planak “porrot” egin zuela adierazi du, baina EAJn eta euskal gizartean ondorioak utzi dituela eta Katalunia edo Eskoziaren eraginez berraktiba daitezkeela uste du. Horren guztiaren ondorioz, ohartarazi du nazionalismoa “nahi duen modura dabilela”.

“Argi hitz egiteko unea” dela gaineratu du. Eta “zehaztutako datarik ez duen” prozesu horren aurrean erantzun bat eman behar dutela adierazi du, hala, banaketaren aldekoen irmotasuna neurtu eta “nazionalista irredentoen xantaia ezerezteko”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.