Lopezen ustez, PPk eta EAJk ez dute ongizate estatua defendatzen

Ongizate estatua «segurtasun sarea» dela dio Lopezek, eta sare hori hautsi nahi izatea egotzi die bi alderdiei

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ongizate estatua ez defendatzea aurpegiratu die PPri eta EAJri. Ongizate estatua «babesten gaituen segurtasun sare bat» dela eta bi alderdiek sarea hautsi nahi dutela esan du.

Portugaleten (Bizkaia) egin ditu adierazpenok Lopezek, herri horretako PSE-EEren hautagaitza babesteko ekitaldi batean. Haren irudiko, PPk hautsi egin nahi du «segurtasun sare» hori. EAJri, berriz, elkarrekin lan egiteko aukera zapuztu nahi izatea egotzi dio.

«Ezin dugu onartu eskuinak zerbitzu publikoak pribatizatzea eta gizartean desoreka eragitea, ezta abertzaleek argudio identitarioak pilatu eta lubakiak eraikitzea ere», adierazi du. PSE-EE bi asmo horiek eragozten saiatuko delaziurtatu du Lopezek.

Bi aukeren aurrean, «ezkerreko politikak» aldarrikatu ditu Lopezek: «Ezkerrekoa izatea aurrerapena bilatzea da, bide bazterrean inor utzi gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.