Hona hemen, aurrerapen gisa, Uxue Barkosen esan batzuk:
- "Polikiegi goazela diote, eta ulertzen dut, baina denbora politikoak garrantzitsuak dira inposizioaren salaketei aurre egiteko".
- "Aurreko hiru edo lau urteetan ezer egin ez zuen gobernuaren ondarea utzi zigun UPNk".
- "Lortu behar dugu gizarteak ulertzea eta onartzea ez gure posizio politikoa, baizik eta hartzen ditugun erabakiak".
- "Datozen hiru urteetan gauza asko egiteko asmoa dugu, eta planifikazio orokorra egina dago".