Loza: «Demokraziara ekarri behar ditugu euskal presoak»
Elkarbizitzarako agintariak bide orri bat adostu nahi du «presoen gizarteratzea» ahalbidetzeko
«ETAko presoei bigarren aukera eman behar zaie, eta demokraziara ekarri behar ditugu», adierazi du Jesus Lozak, Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitzarako eta Memoriarako mandatariak. Herenegun hartu zuen kargua, eta atzo egin zioten lehen elkarrizketa, Radio Euskadin. Lozak azaldu duenez, haren egitekoa izango da Espainiako Gobernuarekin batera elkarbizitza sustatzeko politikak koordinatzea eta gauzatzea. Jakinarazi duenez, «presoen gizarteratzea» ahalbidetuko duen bide orri bat adostu nahi du Eusko Legebiltzarreko alderdiekin. «Horretarako, baina, Batasunaren munduak presoei utzi egin behar die beren bidea egiten», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu