euskal presoak

Lozaren esanetan, gaixo dauden presoak kaleratzeko proposamena "oso aurreratuta" dago

Jesus Loza Eusko Jaurlaritzako Bizikidetzarako eta Memoriarako arduraduna kezkatuta agertu da ETAko presoen eta biktimen arteko elkarrizketek hartutako norabidearekin. 

2012ko ekainaren 25a
15:48
Entzun

Jesus Loza Eusko Jaurlaritzako Bizikidetzarako eta Memoriarako arduradunak adierazi du gaixo dauden presoak kaleratzeko Jaurlaritzak egindako proposamena "oso aurreratuta" dagoela dagoeneko. Eta iragarri du laister ezagutaraziko dutela estrategia hori.

Aplikatu aurretik, baina, Espainiako Gobernuko Barne Sailak onartu beharko du plana. 

Etxerat-ek berriki jakinarazi du Maria Luisa Cava de Llano Espainiako Estatuko erkidegoko arartekoa Etxerat elkartearekin harremanetan jarri dela, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau euskal presoei buruzko mediku txostenak eskatzeko. 

Elkarrizketak berriz bideratu beharra

Loza kezkatuta agertu da ETAko presoen eta biktimen arteko elkarrizketek hartutako norabidearekin, elkarrizketek izan duten oihartzun mediatikoagatik. Espainiako Barne Sailari "hasierako formulara" itzultzeko dei egin dio Bizikidetzarako eta Memoriarako arduradunak, hau da, hasierako zuhurtasunera itzultzeko. 

Aurreko astean, presoen eta biktimen arteko elkarrizketak arriskuan daudela salatu zuen bi aldeen arteko elkarrizketak antolatzeaz arduratzen den bitartekaritza taldeak. Ohar bidez euren kezka adierazi zuten elkarrizketek hartu duten norabidearekin, eta adierazi Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak bultzatutako Bergizarteratze Plan berriak negatiboki eragin dezakeela prozesuan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.