Komunikazioa

LTDko frekuentzia zaharrak itzali dituzte gaur Hego Hego Euskal Herrian

Gipuzkoako eta Bizkaiko etxeen %10 inguru ETB ikusi gabe geldituko da. Antenistek arazoak izan dituzte eskaera guztiei aurre egiteko. Antenak egokitu dituzten etxeetan, telebista sintonizatu behar da berriz.

Telebistako antenak, teilatu batean. RODOLFO BELLOLI
urtzi urkizu
2015eko martxoaren 31
11:38
Entzun

Gaur itzali dituzte dibidendu digitalaren frekuentzian dauden lurreko telebista digitalaren (LTD) kateak. Hori dela eta, antena egokitu ez dutenek edo telebistak berriz sintonizatu ez dituztenek ezingo dituzte kate horiek ikusi. Kable bidez telebista ikusten duten erabiltzaileei ez die eragingo.

Duela aste batzuk Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak iragarri zuenez, ordea, Gipuzkoako eta Bizkaiko etxeen %10 inguru ETBko kateak ikusi gabe geldituko dira ez dituztelako antenak egokitu. Hasiera batean epea urtarrilaren 1ean ezarri zuen Espainiako Gobernuak, baina sektorearen eskaerak behartuta, gaur arte atzeratu zuten. Edonola ere, antenistek arazo ugari izan dituzte eskaerei aurre egiteko.

UTECA Espainiako Telebista Komertzial Irekien Batasunak adierazi duenez, bigarren etxebizitzak, pertsona edadetuenak edo arazo ekonomikoak dituzten komunitateak geratuko dira LTDko kateak ikusi gabe. Gastuei aurre egiteko, Espainiako Gobernuak diru-laguntzak emango ditu ekainaren 30a bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.