Komunikazioa

LTDko sei lizentzia lortzeko bederatzi hautagai izango dira lehian

Hauek dira lehiakideak: Mediaset, Atresmedia, Prisa, 13TV, Vocento, Real Madrid TV, Kiss FM, El Corte Ingles eta Secuoya.

urtzi urkizu
2015eko ekainaren 16a
13:07
Entzun

Urriaren 9a baino lehen Espainiako Industria Ministerioak lurreko telebista digitaleko sei lizentzia berri emango ditu: hiru kalitate estandarrean emititzeko eta hiru goi bereizmenean emititzeko. Ministerioak gaur jakinarazi du zeintzuk diren lehiaketan aurrera egingo duten hautagaiak: Mediaset, Atresmedia, Prisa, 13TV, Vocento, Real Madrid TV, Kiss FM, El Corte Ingles eta Secuoya.

Mediasetek, Atresmediak, Secuoyak eta Kiss FMk bi lizentzia eskatu dituzte, bat estandarra eta bestea goi bereizmenekoa; Real Madrilek eta Prisak goi bereizmeneko lizentzia eskatu dute; El Corte Inglesek, 13TVk eta Vocentok estandarra baino ez dute eskatu. Lizentzia bakoitzaren hautagaitzan enpresak sei milioi euroko bermea jarri behar du.

Lehiaketatik kanpo gelditu dira CAPELU, ALFA Salud eta Primavera Cordoba.

Bestetik, Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean sententzia bat emango du, LTDko hainbat kateren itxiera ekar dezakeena. Erabaki horri aurre egiteko asmoz, Atresmedia taldeak Mega kate berria jarriko du martxan uztailaren 1ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.