politika

Luesmak EAEko Fiskaltzari bidali dio larunbateko manifestazioaren polizia txostena

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkari Paulino Luesmak polizia txostena bidali dio EAEko Justizia Auzitegi Goreneko Fiskaltzari. Joan zen larunbatean Oihane Errazkinen heriotza salatzeko Donostian egindako manifestazioan gertatutakoa jasotzen da txostenean. Luesmaren ustez, "manifestazioan esan zirenak eta gertatu zirenak terrorismoaren apologia delitua izan daitezke".

2004ko uztailaren 14a
14:59
Entzun
Paulino Luesmak EAEko Justizia Auzitegi Goreneko Fiskaltzara bidali du larunbateko manifestazioaren polizia txostena. Donostian Oihane Errazkinen heriotza salatzeko larunbatean egin zen manifestazioan esandakoak "terrorismoaren apologia" izan daitezkela uste du Luesmak. Luesmak azaldu duenez, larunbatean bezalako "jarrera eta manifestazioak Zuzenbide Estatu batean ezin dira onartu".

Luesmak polizia txostena egiteko eskatu zien Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari bi txosten horiek Fiskaltzaren eskuetan uzteko. Txosten horietan pertsona zehatzak agertzen direla esan du Luesmak, zehaztapen gehiago eman gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.