Politika

Luesmak Jaurlaritzarekin elkarlanean jarduteko asmoa du, elkarrizketa lan tresna hartuta

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berri Paulino Luesmak Eusko Jaurlaritzarekin harreman ona izan nahi duela esan du. Elkarrizketa eta elkarlana bultzatu nahi ditu, eta lehengo liskar irudiarekin hausti. Gainera, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, baieztatu egin du Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri bilera eskaria egin diola, eta bilera lehenbailehen egitea espero duela dio, beti ere, giro eta ildo baikorrean.

2004ko maiatzaren 6a
10:31
Entzun
"Gizarte berdinarentzat" lan egin behar dutela-eta Jaurlaritzarekin elkarlanean jardun nahi duela esan du Paulino Luesmak. Beraz, trabak jarri beharrean, kolaboratu egin nahi duela dio, "noski, egungo marku juridikoak dituen joku-arauen barruan".

Alderdien legeak ondorio onak ekarri dituela esan du, bere iritzian, ETArekin amaitu daitekeela erakutsi baitu. Ildo beretik, PP-PSOE ituna ere egokia dela iritzi dio, Luesmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.