Luis Migel Ipiña eta Urtzi Azpiroz euskal presoak aske geratuko dira

70eko hamarkadatik Mexikon zegoen Ipiña, eta 2011ko maiatzaren 20an atxilotu zuten. Chiconautlako espetxean egon da preso.

2012ko urriaren 23a
21:27
Entzun

2012ko abuztuaren 28an, Mexiko DF hiriburuko zigor auzitegi batek haren aldeko ebazpena eman zuen. Atzo, Fiskaltzak aurreko erabaki horri ezarritako helegitea atzera bota zuen auzitegiak. Beraz, Ipiñaren abokatuak azken izapideak egiten ari dira presoa aske utz dezaten, Etxerat-ek jakinarazi duenez.

Elkarteak salatu du etxean berea ez zen arma bat ipini ziotela Ipiñari. Mexikoko Auzitegiek legez kanpokotzat jo dute Ipiñaren etxean eginiko miaketa, legezko betekizunik gabe egin zelako.

Ipiña "ahalik eta azkarren" libre uztea espero du Etxerat-ek.

Bestalde, Urtzi Azpiroz ere aske geratuko da datozen orduetan, Aiurri Andoaingo aldizkariak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.