Sutea

Lujua garraio enpresako bost autobus erre dira sute batean

Goizaldean piztu da sua, Larrakoetxeko pabiloietan, Loiun. Suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte hura itzaltzeko.

Autobusak, erreta, Loiun. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 20a
08:27
Entzun

Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, 05:10ean piztu da sua autobusetako batean, eta handik beste lau ibilgailutara zabaldu da. Orotara, bost autobus erre dira garraio enpresak Loiun dituen pabiloietan. Ertzaintza gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Sutearen ondorioz, segurtasun indarrek itxi egin dute BI-3707 errepidea hainbat orduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.