Askatasunak jakinarazi duenez, 49 urteko Lurdes Garai iheslaria atxilotu du gaur goizean Frantziako Poliziak, Hazparnen (Lapurdi), bere etxean. Bi orduz han eduki dute, eta zortziak aldera Baionako polizia etxera eraman.
Espainiako albiste agentziek polizia iturrietan oinarrituta azaldu duenez, Jose Mari Zaldua Korta ustezko etakideari buruz galdetzeko atxilotu dute Garai. Seme bat dute elkarrekin.
Atxiloketaren kontra protestatzeko elkarretaratzea antolatu du Askatasunak, 19:30ean, Hazparneko elizaren aurrean.
Atxiloketa
Lurdes Garai iheslaria atxilotu dute Hazparnen
Askatasunak agertu duenez, goizeko seietan atzeman du Frantziako Poliziak, bere etxean. Handik Baionako polizia etxera eraman dute. Espainiako albiste agentziek polizia iturrietan oinarrituta azaldu dutenez, Jose Mari Zaldua Korta ustezko etakideari buruz galdetzeko atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu