euskal presoak

Lurdes Urdanpilleta euskal presoa bisitatzera zihoazen bi lagunek istripua izan dute

Lurdes Urdanpilleta euskal presoari bisita egitera zihoazen bi lagunek istripua izan dute Chantere erregioan (Frantzia). Bidaiariek ez dute zauririk izan, baina horien autoak kalte materialak jasan ditu. Bi lagunetako batek zuen bisitarako baimena, eta bisita egin ahal izan du.

2005eko abuztuaren 12a
17:07
Entzun
Lurdes Urdanpilleta Euskal Herritik 470 kilometrora dagoen Angouleme (Frantzia)kartzelan dago espetxeratuta. Bisitatzera zihoazen bi lagunek istripua izan dute eguerdiko 13:00ak aldera, Etxeratek adierazi duenez. Bidaiariak auto ilara batean geldirik zeuden, eta atzetik beste autobatek kolpatu egin ditu. Beraiek ez dira zauritu, baina autoak kalte materialakjasan ditu.

20 istripu eta 53 kaltetu 2005ean

Etxeratek gogorarazi duenez"euskal preso politikoek jasaten duten sakabanaketak 20 istripu eta 53 kaltetu eragin ditu 2005. urtean". Egoera honen aurrean Etxeratek adierazi du "euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunek Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbide politiko, demokratiko eta behin betikoa aurkitzeko apustua" egiten duela.

Horretaz gain, "euskal preso politikoak Euskal Herriratuak izan daitezen, eta gatazkaren konponbiderantz pausoakeman daitezen ezinbestekoa den guztien arteko elkarrizketan gure senideen parte hartzea bermatu dezaten behingoz lanean hasteko"exijitu die agintariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.