Lurralde elkargoaren aldarriak ez ditu bereganatu UMPko ahotsak

UMPk abian ezarri du alderdiko presidentea hautatzeko prozedura; azaroaren 18an hautatuko dute, eta ildo politikoa finkatuAldaketaren oinarria ezartzeko garaia dela erran dute, sozialisten higadurari begira

Michelle Alliot Marie eta Max Brisson, atzo, Baionan egin zuten agerraldian. GAIZKA IROZ.
Aitor Renteria.
Baiona
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren xedeak ez du adostasunik departamenduko UMPren barruan, jakinarazi zutenez Michele Alliot Marieeta Max Brisson UMPko presidente eta idazkari nagusiak departamenduan. Militanteek egiten dituzten eztabaidetan, lehentasunak Frantziaren zorra, langabezia edo segurtasuna direla nabarmendu dute. Brissonek azaldu zuen lurralde elkargoari buruzko eztabaida naturaltasunez egiten dela UMPren barruan eta militanteeknaturaltasunez hartzen dutela jarrera.

«Jakina da Alliot Marie anderea kontra dela, eta, aldi berean, bertze anitz bezala, Marc Oxibar alde; horrek ez du tentsiorik sortzen alderdian» erran zuen Max Brissonek. Hautetsien Elkargoaren barruan izaten den eztabaida hautetsi gisa egiten dela erran zuen, ez alderdi mailan. Kritika gogorra egin zien sozialistei, ez zutelako horren inguruko jarrera argitu hauteskundeetan. Tokiko instituzioaren aurkako jarrera zuten sozialistek iritzi hori gorde zutela azaldu du, nahiz eta agerian utzi Hautetsien Kontseiluko bilkuran.

UMPren lehentasuna, azaroaren 19ra arte, alderdiaren antolaketa dela azpimarratu zuen Alliot Mariek. Izan ere, UMPren presidentetzaren lehian dira Francois Fillon eta Jean Francois Cope. Bien artean hautatzeko bozkatuko dute militanteek, azaroaren 18an. Karia horretara, hamazazpi informazio bilkura eginen ditu UMPk departamenduan. Cope Miarritzera joanen da irailaren 29an, eta Fillon, urrian.

Prozesu hori abian den bitartean departamenduko egiturak jarrera argirik ez duela hartuko jakinarazi zuen Alliot Mariek. «Nik dagoeneko erabaki dut noren alde eginen dudan, baina neutraltasun osoa atxikitzeko, ez dut jakitera emanen», erran zuen.

Hiru txosten

Azaroaren 18an, presidentea hautatzeaz gain, ildo politikoa finkatuko duen txostena hautatu beharko dute militanteek. Berrikuntza da hori UMPn, orain artean presidenteak finkatzen baitzuen. Horren helburua ideologia askotarikoei ikusgarritasun handiagoa ematea dela azaldu zuen Brissonek. Zazpi zuzenketa edo txosten aurkeztuko dituzte, eta horietan hiru nagusitzen dira. Bat liberalek egin dute, bertze bat humanistek, eta bertze bat, Alliot Mariek, gaullisten izenean. Gaullistak izanik gehienak UMPren barruan, filosofia orokorra eta norabidea finkatuko duen ildo proposamena egitea naturala zela azaldu zuen. Sostenguaeman diote dagoeneko Frantziako Parlamentuko eta Senatuko presidente ohiek eman diote sostengua, bertze 45 parlamentarik bezala.

Azkenik, UMPko militanteek Balio Moralen Ituna indarrean hartzea hautatu beharko dute azaroaren 18an. Hor alderdiaren funtsezko balioak bilduko direla erran zuen Alliot Mariek.

Sozialisten gainbehera

Aldaketaren hazia erein eta egitura sendoa osatzeko garaia dela erran zuen Alliot Mariek, azpimarratuz azken hilabeteotan Francois Hollande presidenteak galdu duen sostengua. «Zundaketen arabera, sozialisten %10ek ez liekete konfiantza berretsiko orain bozkatu beharko balute, eta, haren hautesleen artean, %20k».

Higadura horren abiadura ulertzeko hartu dituen neurriak zerrendatu zituen Alliot Mariek, hala nola ondasun handiei ezarritako zerga (%75), A aurrezki liburuari ezarri nahi dion zerga, funtzionario kopuruaren emendatzea edo uko egitea espetxe berriak eraikitzeari, presoen metaketa eraginez. «40.000 irakasle gehiago hartu nahi dituela erran du Hollandek eta horrek erran nahi duaurten azterketaraaurkeztuko diren guztiak hartuko dituela, probak gainditu edo ez». Herritarren lehentasuna erosteko ahalmena bermatzea dela gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.