Urrira arte ariko da Hautetsien Kontseilua euskal lurralde elkargoaren egituraketaz gogoetan, eta hausnarketa hori begi onez ikusten du Batera plataformak. «Poza» adierazi zuen atzo plataformak, agiri bitartez. Prozesu horrek «herri sostengu zabala» behar duela dio, «hauteskundeetatik aterako den gobernu berriak, azkenean, Euskal Herriko eskaerak kontuan hartuko dituela segurtatzeko». Lurralde elkargoaren proposamenaren alde agertu zen apirilaren 5ean Garapen Kontseilua, eta Hautetsien Kontseiluak erran berri du elkargo horren egituraketaz, eskumenez eta antolaketa instituzionalaz gogoetatuko duela.
Hautagaiei iritzia galdatuz
Euskal lurralde elkargoari buruzko iritzia galdatuko die Batera-k Frantziako Legebiltzarrerako aurkezten diren hautagai guztiei. Ukandako erantzunen berri emanen dute, bozketa aitzineko egunetan. Nicolas Sarkozy eta François Hollande Frantziako presidentetzarako bozetako bi hautagaiak ez dira agertu Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren alde. Hollandek deszentralizazio erreforma bat eginen luke, baina ez du zehaztu instituzio baten sorrera aurkituko denik horren barnean.
Lurralde elkargoaren proposamena lantzea txalotu egin du Batera-k
Plataformak begi onez ikusten du Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak egin gogoeta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu