Del Olmok berak eskatu zion Auzitegi Nazionaleko Gobernu Salari urritik aurrera epaile laguntzaile bat jartzeko. M-11ko sumarioa ez ezik, 'Egunkaria'-ren ingurukoa instruitzeko gogoa adierazi zuen Del Olmok eskaera horretan.
Aldiz, orain arte 'Egunkaria auzi'-ko fiskal izan den Olga Sanchezek ez du jarraituko sumario horrekin. M-11ren ardura hartuko du, eta 'Egunkaria' kasua Dolores Delgado fiskalak hartuko du bere gain. Orain hilabete batzuk arte Auzitegi Nazionaleko Drogaren Kontrako Fiskaltzako kide zen Delgado.
'Egunkaria auzia'
M-11ren eta 'Egunkaria'-ren sumarioez soilik arduratuko da Del Olmo urritik aurrera
Urritik aurrera, sei hilabetez, Madrilgo M-11ko sarraskiari buruzko eta 'Egunkaria auzia'-ren inguruko sumarioez bakarrik arduratuko da Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmo. Bitarte horretan, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak izendatuko duen beste epaile batek hartuko ditu bere gain Del Olmoren epaitegiko beste kasuak. Halaber, 'Egunkaria auzi'-ko fiskala aldatu egin dute: Dolores Delgadok hartuko du Olga Sanchezen lekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu