M-15 mugimenduaren ordezkariek EB Ezker Batuaren aurkako salaketa bat aurkeztu dute Bilboko epaitegi batean, Raquel Modubar EBren lehendakarigaiak "bere eta koalizioaren hauteskunde probetxurako" erabili duelakoan M-15eko plataforma bat, mugimenduaren ikurra-eta erabilita. "M-15ek EB babesten duela ulertzera eman nahi zuen".
Hilaren 13an izan zen aipatutako ekitaldia, Bilboko Moyua plazan.
M-15eko ordezkariek ETBri esan diote ez dutela ezer ikustekorik Ezker Batuarekin.