atxiloketak

Madernaz, Plazaola eta Lizeaga kartzelara bidali ditu Pauek

Gaur zortzi izango da gazte independentisten euroagindu saioa. Zaldibar Seyssesko ere espetxean dago, kontrol neurriak hausteagatik. Laurak atzo atzeman zituzten, Lapurdin. Lehengo astean itxialdia egin zuten Izpuran, beste lau gazterekin batera.

2011ko martxoaren 1a
16:11
Entzun
Frantziako Poliziak lau gazte independentista atxilotu zituen atzo Baionan eta Donibane Garazin, eta horietako hiru Paueko Auzitegira eraman dituzte gaur: Bergoi Madernaz gasteiztarra, Aitziber Plazaola bergararra eta Beñat Lizeaga zumaiarra, euren aurkako euroagindu eskaera jakinarazteko. Epaileak kartzelara bidali ditu, eta gaur zortzi izango da euroagindu saioa, Pauen bertan.

Aiara Zaldibar gasteiztarra da atzo atzeman zuten bestea, eta hura zuzenean eraman zuten Seyssesko espetxera, urtarrilaren 18an atxilotu eta aske utzi ondoren ezarri zizkioten kontrol neurriak hausteagatik.

Aurreko astean Izpurako itxialdian parte hartu zuten gazteak dira laurak, eta ostiraletik Ipar Euskal Heriko zenbait politikarien etxeetan zeuden: Plazaola eta Lizeaga Alice Leiziagezahar Europe Ecologie-Les Verts alderdiko kontseilariaren etxean, Donibane Garazin; Zaldibar eta Madernaz, berriz, Baionan ziren, Luxi Oxandabaratz hautetsiaren etxean.

Beste lau gazteak libre daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.