Eduardo Madina PSOEren Espainiako Kongresuko taldeko idazkariordeak Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari "ausarta" izateko eta ETAk borroka armatua utzi izana "baliatzeko" eskatu dio. "Ausardia mugitzean datza eta arriskua ezer ez egitean", esan du Madinak TVEn, elkarrizketa batean. "Zuhurtzia" ere galdegin du.
Haren ustez, Jose Luis Rodriguez Zapatero aurreko presidenteak biak izan zituen, "zuhurtzia eta ausardia", "eta horrela lortu zuen ETA bukatzea. Biak uztartuta mugitzen dira gauzak, eta aldatzen historia".
Gaurko espetxe politikan mugimenduak egiteko Espainiako legedian ez dago aldaketarik egin beharrik, Madinaren iritziz, araudiak "aukerak" ematen dituelako, "eta gobernuak oso ondo ezagutzen ditu".