EAE-ko hauteskundeak

Madrazo: "Hiruko Gobernua osatzea ez da posible izango Ibarretxeren Planean oinarritzen bada"

EAEko apirilaren 17ko hauteskundeen ondoren berriro ere Jaurlaritzan hiruko gobernua osatzeko baldintza bat jarri du Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak: Estatutu Politikorako proposomenaren (Ibarretxeren plan ere esaten zaio) ordez "gizarte guztia gustura sentiaraziko duen elkarbizitza plan bat" eratzea. Izan ere, Ibarretxeren Planak abertzaleak soilik asetzen dituela iritzi dio Madrazok.

2005eko martxoaren 5a
14:23
Entzun
Apirilaren 17ko hauteskundeetarako hautagaitza, Madrazo zerrendaburu duena, aurkeztu du EBk Bilbon, eta ekitaldi horretan agertu du koordinatzaile nagusiak berriro ere EAJrekin eta EArekin gobernua eratzeko ezinbesteko baldiltza izango dela Ibarretxeren Plana atzera uztea. "Hiruko Gobernua osatzea ez da posible izango Ibarretxeren Plana oinarri hartuta", esan du. "Euskal gizarteren pluraltasuna aintzat hartuko eta erabakitzeko eskubidea jasoko duen hitzarmen bat behar da, atxikimendu libreko federalismoaren gure proposamena bezalakoa", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.