GIZARTEA

Madrilek ez du bihar onartuko Herritarren Segurtasunerako Legea

Manifestazioetan-eta isun gogorragoak jartzeko lege proiektua filtratu zuten asteartean, esanez bihar onartuko zutela. Azken orduan atzera egin du gobernuak.

2013ko azaroaren 21a
21:51
Entzun

Ministro kontseilua du bihar Espainiako Gobernuak, baina ez du onartuko Herritarren Segurtasunerako Lege proiektua. Asteartean filtratu zuten zirriborroaren edukia, esanez bihar bertan onartuko zuela gobernuak. Azken orduan, baina, atzera egin du Barne Ministerioak. Berri agentzien arabera, "hari mutur batzuk" lotzeko dauzkate oraindik. Gobernuak ukatu egin du aurkako ahotsak altxatzearekin zerikusia duela erabakiak.

Oraingo legearen aldean, zigorrak ugaritu egingo dituzte berriarekin. Besteak beste, eraikin publikoen aurrean baimenik gabe protesta egiteagatik 600.000 euroko isuna jarri ahalko dute. Escrache-ak ere debekatu dituzte erabat, eta aurpegia estalita joatea ere bai.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.