adierazpen askatasuna

Madrilen atxilotutako txotxongilolariak aske utzi ditu epaileak

Fiskaltzak eskatu du aske uzteko, txotxongilo saioa errepikatzeko arriskurik ez dagoela argudiatuta.

2016ko otsailaren 10a
13:32
Entzun

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu Alfonso Lazaro eta Raul Garcia txotxongilolariak. Behin behinean utzi ditu aske, Fiskaltzak hala eskatu ostean. Egunero joan beharko dute epaitegira sinatzera, eta kendu egin diote Espainiako pasaportea. Fiskaltzak argudiatu du ez dagoela ihes egiteko arriskurik eta ezta Sorgina eta Don Kristobal saioa errepikatzekoa ere. Pasa den ostiralean Madrilen saio horretan ari zirela Gora Alka-Eta pankarta bat erakusteagatik atxilotu eta espetxeratzeko agindu zuen Morenok. Senide eta hurkoek, ordea, salatu dute pankarta fikzioaren parte zela, hain zuzen, polizia batek beste pertsonaia bat kriminalizatzeko erabiltzen zuena. Terrorismoa goratzea eta oinarrizko eskubideen eta askatasunaren kontrako delituak leporatu dizkiete. Zazpi urte arteko espetxe zigorra jar diezaiekete delitu horiengatik.

Larunbatean espetxeratzearen alde agertu zen Fiskaltza. Orain dela lau egun ikusten zituen arriskuak, baina, uxatu direla esan du gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.