Madrilen erabakitzeko eskubidea defendatzeko eskatu die Amaiurrek Lopezi eta Barcinari

2012ko urriaren 2a
14:52
Entzun

Espainiako erkidegoetako presidenteen bilkuran erabakitzeko eskubidea defenda dezatela eskatu die Espainiako Kongresuko Amaiurreko diputatu Iker Urbinak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari. Izan ere, eskubide hori da krisi ekonomikoari aurre egiteko "tresna bakarra", Urbinaren esanetan. Amaiurreko diputatuak Barcinari eta Lopezi galdegin die eska dezatela errespetua "euskal herritarren ahotsarentzat".

Urbinaren ustez, euskal gizarteak Espainiako Gobernuaren neurrien inguruan duen iritzia "argi" geratu da "azken urteotan Euskal Herrian egin diren mobilizazioekin"; horren harira, gogora ekarri du bost greba orokor izan direla azken urteotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.