Euskara

«Madrilen ere euskararen alde»

Linguas Ceibes hizkuntzen aldeko elkarteak deituta, dozenaka euskaldun elkartu ziren Madrilen, Euskararen Nazioarteko Egunean, hizkuntza eskubideen alde.

Euskaldunen elkarretaratze Madrilen, atzo. LINGUAS CEIBES
2019ko abenduaren 4a
14:25
Entzun

Euskal Herritik kanpo dauden zenbait euskaldunek ere ospatu zuten atzo Euskararen Nazioarteko Eguna. Madrilgo ikasle talde batek, esaterako, elkarretaratze batera deitu zuen, Herria da gorputza, hizkuntza bihotza lelopean. Linguas Ceibes ikasle elkarteak antolatu zuen ekitaldia, Tirso de Molina plazan, «gure hizkuntzaren garrantzia aldarrikatzeko». Hizkuntzak babesteko talde bat da Linguas Ceibes, Rey Juan Carlos unibertsitatekoa.

Elkarretaratzean, dantza egin zuten, baita abestu ere, eta euskaldun berriek zenbait olerki errezitatu zituzten. Jarraian, antolatzaileek komunikatu bat irakurri zuten, euskararen erabilera babesteko Madrilen ere. «Estatuaren aniztasun linguistikoa erakutsi nahi dugu, baita hizkuntza gutxituak defendatu ere», esan du taldeak.

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko diputatuak Twitterren idatzi zuen kontzentrazioan parte hartu zuela, alderdiko gainontzeko kideekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.