Barajasko aireportura 15:00ak aldera iritsi dira eta komisarian dira epailearen aurrera igarotzeko zain, Espainiako Poliziaren iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez.
Mexikoko Poliziak eta Espainiako Poliziak hartu zituzten atzo atxilo Juan Jesus Narvaez Goñi eta Itziar Alberdi Puerto Vallartan, Jaliscon.
Espainiako Barne Ministerioak ohar batean adierazi zuenez, 22 urte zeramatzaten biek ihesi, eta hemezortzi hilketa egin izana leporatu diete. Ministerioaren arabera, ETAko Ekaitz taldea osatu zuten biek 1990ean, eta 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak boikotatzea zuten helburu. 1992ko martxoaren 21ean desegin zuten taldea, eta epe horretan hemezortzi lagun hil izana egotzi die Espainiako Barne Ministerioak.