Politika

Madrilera noren izenean doan galdetu dio Otegik Ibarretxeri

Batasunako kide Arnaldo Otegik Madrilera noren izenean doan galdetu dio Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri. Izan ere, Ibarretxe Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilduko da astelehenean Madrilen. Konpentziez hitz egitera badoa, ezker abertzalearekin ez kontatzeko esan dio Otegik, baina, hala ere, "Euskal Herria nazio bat dela eta euskaldunek erabakitzen dutena errespetatzeko" esatera badoa ondo iruditzen zaiola jakinarazi du. Frantziako eta Espainiako gobernuburuekin hitz egin beharra dagoela azaldu du, gatazka konpontzeko, baina elkarrizketa hori "nork, noren izenean eta zertarako" egin behar duen erabakitzea "funtseskoa" dela iritzi dio.

2004ko uztailaren 23a
16:54
Entzun
"Elkarrizketa autonomia, errespetu instituzionala, eta harremanen normalkuntarako terminoetan egin behar badu, ez dezala gurekin kontatu" esan dio Otegik Ibarretxeri.

Hala ere,esan duenez, "Euskal Herria nazio bat dela eta Zapaterori euskaldunek erabakitzen dutela errespetatzeko esaten badio" ondo iruditzen zaiela esan du, Batasunako kideak.

Espainiako eta Frantziako gobernuburuekin hitzegitea gatazka konpotzeko beharrezkotzat jo duen arren, elkarrizketa hori "nork, noren izenean eta zertarako" egin behar duen erabakitzea "funtseskoa" dela iritzi dio Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.