Berlusconi Italiako lehen ministroa Madrilgo manifestazioan izan zen atzo. Horren aurretik, Italiako Ministroen Kontseiluarekin batzarra egin zuen, eta haren ostean, komunikabideei agertu zienez, Espainiako Gobernuak atentatuen egiletza ETAri egozten dion arren, berak ez du baztertzen Madrilgo sarraskia "nazioarteko erakunde terroristek" egin zutenik, eta, ondorioz, Italian halako bat gerta daitekeela uste du. "Lehergailu horien atzean terrorismo islamikoa badago, gu ere jomugan gaude", esan zuen.
Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak, berriz, jakinarazi du Madrilgo atentatuen ondoren, ostegunean, Frantziako larrialdiko segurtasun sistema, 'Vigipirate' esaten diotena, horitik laranjara eraman zutela, eta, orain, berriz, gorrian ezarri dutela.
M-11, sarraskia Madrilen
Madrilgo atentatuekin beldurtuta, segurtasun neurriak areagotu dituzte Frantziak eta Italiak
Al Kaedaren hipotesia gero eta indar handiagoa ari da hartzen nazioartean. Horren erakusgarri, Frantziak eta Italiak segurtasun neurriak areagotu dituzte Madrilgo atentatuekin beldurtuta. Italiako lehen ministro Silvio Berlusconik eta Barne ministro Giuseppe Pisanuk adierazi dute herrialde hartan ere badutela "ekintza kriminalen arriskua", eta, haiek eragozte aldera, segurtasun indarrak eta zerbitzu sekretuak mobilizatu dituztela. Frantzian, berriz, alerta gorria jarri dute indarrean aireportuetan eta tren zerbitzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu