Madrilgo Auzitegi Gorenak erabaki du Hondarribiko Alarde tradizionalak ez dituela emakumeak diskriminatzen

Auzitegi Gorenaren esanetan, Hondarribiko Alarde tradizionala “ospakizun pribatu bat” da, eta gustuko ez duenak “bestelako ospakizun bat” antolatzeko eskubidea du. Beraz, sententziak dio ez dagoela emakumeekiko diskriminaziorik.

2007ko otsailaren 7a
18:35
Entzun
Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenak Hondarribiko Alarde tradizionalaren inguruan kaleratu zuen sentetzia berretsi du gaur Madrilgo Auzitegi Nagusiak: Hondarribiko alarde tradizionalak “ez ditu emakumeak diskriminatzen”. Auzitegi Gorenak azpimarratu du Alarde tradizionala “ospakizun pribatu bat” dela, eta gustuko ez duten herritarrek “bestelako ospakizun bat” antolatu dezaketela.

Auzitegi Gorenaren sententziaren arabera, Hondarribiko Alardearen antolakuntza ez da “esklusiboa”. Herritarrek bestelako ospakizunak antolatu ditzakete, eta ospakizun horietan”emakumeek eta gizonek har dezakete parte”. Beraz, Auzitegi Gorenaren ustez, “gaur egun alardea egiteko indarrean dauden bi ospakizunak zilegiak dira, batak ez baitu bestea baztertzen”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.