Euskal Presoak
Madrilgo Auzitegi Probintzialak Iñaki de Juana Chaosi erredentzioak ezartzeko eskumena duela ebatzi du
Madrilgo Auzitegi Probintzialak jakitera eman duenez, ez ditu Iñaki De Juana Chaos eukal presoari ezarritako erredentzioak eta aringarriak bertan behera utziko. Espainiako Auzitegi Nazionak otsailaren 3an ebatzi zuenez, Madrilgo Auzitegi Probintzialak ez du De Juanari erredentzioak eta aringarriak ezartzeko eskumenik. Madrilgo Auzitegi Probintzialak , De Juana Chaosi espetxe zigorra arintzea ebatzi zuen, espetxean egindako ikasketengatik. Dena den, oraingoz, De Juana Chaos ezin izango da espetxetik atera.
Urtarrilaren 10ean Iñaki de Juana Chaos euskal presoarentzat behin-behineko espetxeratzea agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska instrukzio epaileak. Gara egunkarian argitaratutako bi gutunengatik ETA erakunde armatuko kide izatea eta «mehatxu terroristak egitea» leporatu dio epaileak De Juanari. Horrenbestez, otsailaren 9an, 18 urteko espetxe zigorra bete ostean, aske geratu beharko lukeen presoak espetxean jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu