Gaur goizean pintaketa faxistaz zikinduta agertu da Madrilgo Euska Etxea.
Hain justu, gaur dira aurkeztekoak Euskal Etxean Acercar-Convivir elkartea. Haren asmoa euskal presoen sakabanaketaren kontra Madrilen lan egitea da, batik bat informazioa zabalduz. 19:00etan egingo dute aurkezpena.
Bi gertaerak lotu ditu EH Bilduk.
Salatu nahi ditugu @ehbildu ren aldetik Madrilgo Euskal Etxean agertu diren pintada faxistak, “Acercar, convivir” presoen hurbilketaren eta giza eskubideen errespetuaren aldeko ekimena aurkeztuko den egunean pic.twitter.com/lSsqlFCRbW
— Marian (@marianbeitia) 2018(e)ko maiatzaren 24(a)