40 gazteen epaiketa

Madrilgo fakultate bat hustu dute bonba abisuagatik, auzipetuak hitzaldian zirela

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren gazte auzipetuak Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historia fakultatean ari ziren hitzaldia ematen; hiru eraikin hustu ditu Espainiako Poliziak.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 16a
20:19
Entzun

Yesca Castilla gazte erakundearen ekimenez antolatu zuten hitzaldia, hainbat euskal herritarren kontra egiten ari diren epaiketei buruz, eta antolatzaileek mehatxuak jaso dituzte azken egunetan. Gaur bertan, ultraeskuindarrek unibertsitatean margoketak egin dituztela salatu dute gazteek.

Bertan zirenen esanetan, istiluen aurkako poliziak etorri dira hitzaldia ematen ari zirela. 50 pertsona inguru zeuden bertan, eta denak atera eta fakultateko hiru eraikin hustu dituzte; inguratua dute orain. Yesca Castilla erakundeko kideek esan dute Espainiako Polizia bera egon daitekeela abisuaren atzean.

Joan den astean, 35/02 sumarioko auzipetu Joseba Permachekin eta Amaia Elkano gazte auzipetuarekin egitekoak ziren hitzaldi bat bertan behera utzi zuten Madrilen, ultraeskuindarren mehatxuak zirela-eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.