politika

Maeztu: "Sustraietik aldatu behar dugu egoera politikoa"

Aralarreko legebiltzarkideak gaur goizean Radio Euskadin baieztatu du Aralar ezker abertzalearekin, Alternatibarekin, EArekin eta AB Abertzaleen Batasunarekin aurkeztuko dela hauteskundeetara.

2012ko maiatzaren 21a
12:35
Entzun

Dani Maeztu Aralar alderdiko legebiltzarkideak gaur goizean Radio Euskadin emandako elkarrizketan adierazi du "oso argi" daukala "ahalik eta lasterren" izan behar direla Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta urri amaieran-azaro hasieran izatea espero du. "Kargua hartzeko ekitaldia gaur izango balitz, Patxi Lopez ez litzateke hor kargua hartzeko egongo". "Sustraietik aldatu behar dugu egoera politiko hau", esan du.

Hauteskundeei begira, Aralar ezker abertzalearekin, Alternatibarekin, EArekin eta AB Abertzaleen Batasunarekin aurkeztuko da. "Erabakita daukagu oinarri ideologiko batzuekin, izen batekin, eta hortik aurrera hasiko da lana". Koalizioak izen berria izango duela aurreratu du.

Aralar alderdiaren inguruan Maeztuk esan du 2009. urtean Aralarri talde parlamentario bat eman ziotela herritarrek, eta ondorioz, talde hori mantendu egin behar dela. "Hasi gara taldearen barruan hitz egiten bozeramaile nor izango den". Aintzane Ezenarrok jada adierazi du bera ez dela ari Legebiltzarrean Aralarren ordezkari gisa, alderditik egotzi zutenetik —Mikel Basabe eta Oxel Erostarberekin batera—.

Etorkizunean, "zoritxarrez" ez du Ezenarro ikusten "sendotzen ari den ezkerreko proiektu batean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.