"Nik Batasuna ulertzen dut mahai bakarra eskatzen duenean; esaten duenean herri bakarra eta gatazka bakarra dagonez mahai bakarra behar dela. Baina hori ezin da abian jarri, gaur egun mahai bakarra eratzea ez da posible. Egin daitekeena da denboran aurrera egin ahala mahaiak edo foroak elkarrekin lotu: Nafarroan mahai bat eratu, Iparraldean... Iparraldeko hori nola egin aztertu beharko genuke, akaso, hautetsien bidez", azaldu du Egibarrek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Gaur egun alderdien mahaia eratzeko aukera bakarra EAE Euskal Autonomi Erkidegoan sumatzen duela erantsi du, baina eremu horretan ere PSEk sakoneko gaiei heltzeko borondaterik duten auzitan jarri du. "PSE-EEk esan du EAJren eta abertzaleen ondaretzat jotzen dituen gauzei buruz hitzegiteko ez dela eseriko mahaian; gai horiei buruz hitzegitea ez duela onartuko baldintza gisa. Baina gai horiek ez dira baldintza bat, gatazka konpontzeko bidea baizik", agertu du.
Finean, sozialistek alderdien mahaira eraman nahi ez dutena Euskal Herriaren subjektu politiko izaera eta erabakitzeko eskubidea direla iritzi dio Egibarrek.
Politika
Mahai bakarra ez du posible ikusten Egibarrek
Konponbidea lortze aldera alderdien eta eragileen mahai bakarra eratzea ez du posible ikusten Joseba Egibar buruzagi jeltzaleak. Eskaera hori zilegia dela adierazi du, baina gaur-gaurkoz ez duela halakorik aurrera eramateko aukerarik ikusten; areago, une honetan halako mahai bat EAE Euskal Autonomi Erkidegoan baino ez dela egingarri nabarmendu du. Gainera, PSEri sakoneko gaiez hitzegingo den mahai batean parte hartzeko borondaterik ez diola sumatzen erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu