Igandeko udal eta foru hauteskundeei begira, BERRIAk mahai inguru bat antolatu du datorren ostegunerako. Hauteskunde kanpaina, igandean izan daitezkeen emaitzak eta ondorengo balizko akordioak izango dituzte hizpide. 12:30etik aurrera ikusgai izango da zuzenean BERRIAren webgunean.
Hiru hizlari izango dira: Eguzki Urteaga Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea, Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko irakaslea eta Carlos Vilches Nafarroako Unibertsitate Publikoko soziologia irakaslea. Gurutze Izagirre BERRIAko kazetaria ariko da moderatzaile lanetan.